XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bart Lancaster. Atzo gaueko pelikulako aktorea.

basarri. Begien aurrean askotan azaltzen zaigun euskal etxea.

bazerri. Zikinkeriaren mende dagoen euskal etxea.

bazirri. Euskal etxea, lagun hurkoari eskua haragietara botatzeko pronto dagoen jendez betea.

bazorri. Zomorro parasito indijena.

basurri. Denetatik eskasian dagoen euskal etxea.

bederantzi. Bat, bi, hiru, lau, bost, sei, zazpi, zortzi eta benga! Larrugorritan!

Bechamel (Mel lagunentzat) Gibson. Aktore eta sukaldari australiarra.

behiza. Basurdetara joan ginen, baina egun guztian alerik ikusi ez, eta etxera huts-hutsik ez bueltatzearren...

behortzi. Zaldi emea hildakoan lurperatzea.